Khodorkovski zauritu egin dute presondegian

Jukos taldeko presidente ohiaren zaurien inguruan bertsio kontrajarriak daude

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Jukos petrolio taldeko presidente ohia Siberia ekialdeko Krasnokamenskeko espetxean (Mongolia eta Txinako mugatik gertu) dago, zortzi urteko zigorra betetzen iazko urritik. Iuri Shmidtek, bere abokatuetako batek, atzo jakinarazi zuen ostegun gauean negozio gizon errusiarrari presondegian eraso egin ziola gazte batek «tresna zorrotz» batekin. Horren ondorioz, ospitalera joan behar izan zuen Khodorkovskik eta jostura puntuak eman behar izan zizkioten.Presondegiko nagusiek garrantzia kendu nahi izan zioten gertakariari.

Khodorkovski gailurrean zenean, Vladimir Putini politikoki aurre egiten saiatu zen. Ondoren, Errusiako Estatuak gogor egin zuen haren aurka milaka miloi dolarreko zerga iruzurra leporatuta. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten Siberian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.