Kiderreko 38 langilek enpresa uztea erabaki dute
GASTEIZ. Lantaldea murriztu beharra zeukala eta, azaroaren erdi aldera Kider taldeak borondatezko kaleratzeetarako aukera eman zien langileei. Hilabete eta erdi honetan, 38 langilek erabaki dute enpresak emandako aukera baliatu eta lana uztea. Lan egindako urte bakoitzeko 40 egun kobratuko dituzte, gehienez 42 hilabetez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu