Kiebra saihesteko akordiorik ez dute egin oraindik AEBetan

2011ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
AEBetako zenbait hedabidek kaleratutako informazioa gezurtatu, eta herrialdea kiebra egoeratik salbatuko lukeen akordioa lortzeko negoziazioetan aurrerapenik ez dagoela jakinarazi du Etxe Zuriak. Negoziazioek martxa onean jarraitzen dutela ziurtatu du, baina aurrerapauso esanguratsurik lortu gabe. «Lanean jarraitzen dugu defizita ahalik eta gehien murriztuko duen neurri sorta hitzartzeko helburuarekin», adierazi du Jay Carney bozeramaileak. AEBek abuztuaren 2ra arteko epea dute herrialdearen zorpetze muga handitzeko. Egungo mugara, 14,29 bilioi dolarrera, orain aste batzuk iritsi ziren, eta datozen egunetan hitzarmenik egin ezean, ordainketak eten beharko ditu munduko bigarren ekonomiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.