Kodakek inprimatze negozioa salduko du
NEW YORK. Kodak argazkilaritza enpresak inprimatze eta digitalizazio negozioak salduko ditu, baita bobinen eta paperaren ekoizpena ere. Urtarrilean porrot egin zuen enpresak, eta jada ez du Wall Streeten kotizatzen. Negozio horien salmentaren bidez, enpresa onbideratu eta 2013rako porrotetik ateratzea espero du. Kodaken arabera, salmenta «tradizioa gainditzeko neurria da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu