Kondia enpresaren %22,5 erosi du Eusko Jaurlaritzak
BILBO. Ezten Eusko Jaurlaritzaren mendeko arrisku kapitaleko funtsak Kondia makina-erremintako enpresaren %22,5 bereganatu du, 750.000 euroren truke. Kapitala 1,57 milioira bitarte handitzeko operazio baten barruan egin du erosketa Eztenek. Kondiak finantzaketa bermatzeko handitu du kapitala. Apirilean sektore bereko Akoin enpresa bereganatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu