Konecta-BTOko langileen protesta Batzar Nagusietan

Konectakoen protesta bat. MONIKA DEL VALLE / ARP.
2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Gueñesen dagoen Konecta-BTO enpresako langileek Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean elkarretaratzea egingo dute gaur, 11:00etatik eta 11:30era bitartean. Jadanik bi urte iraun duen lan gatazkari amaiera emateko, Bizkaiko Batzar Nagusietako alderdi guztietako ordezkariei neurri politikoak hartzeko eskatuko diete, «alderdi bakoitzaren hauteskunde interesei uko egin diezaietela». ELAko ordezkariek salatu dutenez, orain arte 80 lanpostu «suntsitu» dira Konecta-BTO enpresan, hau da, lantaldearen %25. Horietatik azken 11 kaleratzeak lan erreformari esker egin direla ere salatu dute langileek. Konecta-BTO enpresak Iberdrolarentzat lan egiten du, eta bezeroen arretaz arduratzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.