ekonomia

Konectako bi sindikalistek utzi diote gose grebari, 16 egunen ondoren

11 lankideren kaleratzea salatzeko egin dute protesta LABeko bi kidek, Gueñesen.

2012ko martxoaren 24a
18:27
Entzun

Konecta BTO enpresako 11 lankideren kaleratzea salatzeko duela hamasei egunetik Gueñesen gose greban izan diren LABeko kide Irantzu Llamosas eta Leire Sainz-Ezkerrak gaur utzi diote protesta ekimen horri. Gustura azaldu dira jasotako elkartasunagatik, eta uste dute langileen borroka pizteko balio izan duela. Datorren osteguneko greba orokorra babesteko dei egin dute.

Enpresak lan erreforma berria aplikatu nahi die 11 behargin haiei, "gaixoaldirako finkatutako egun kopurua gainditu dutelako". Beste bederatzi langile Bartzelonara lekualdatu nahi ditu.

Iberdrolaren telefono bidezko arretaz arduratzen da Konecta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.