Industria

Konkurtsora ahalik eta ondoen joatea beste aukerarik ez du ikusten Tapiak Navalentzat

Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren esku hartzea nahi dute sindikatuek, baina Ekonomiaren Garapeneko sailburuak ezetz esan die, ez dela momentua. 

Navaleko langileak atzo elkarretaratzea egin zuten. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Irune Lasa.
2017ko irailaren 8a
11:18
Entzun

Pilatutako zorrari aurre egin ezinik, urriaren 7an hartzekodunen konkurtsoan sartzekoa da Sestaoko Naval, haren akziodunen erabakiz. Nola ez, langileak ontziolarekin eta euren lanpostuekin gerta daitekeenarekin oso kezkatuta daude. Navaleko langile batzordea alderdi politikoetako hainbat ordezkarirekin bildu da aste honetan, eta, gaur goizean, bilera egin du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuarekin.

Langileen ordezkariek eskaera argia egin diote Tapiari: negoziazio mahaia osatzea nahi dute, Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren parte hartzearekin, erakunde publikoek ere esku har dezaten ontziola konkurtsotik salbatzeko xedean. Sailburuak erantzun die ez dela horretarako momentua, aukera hori betirako itxi gabe. Arantxa Tapiaren arabera, une honetan lehentasuna hartzekodunen konkurtsoa "ahalik eta ondoen prestatzea" izan behar da, ontziolaren jarraipena segurtatzeko eta eraikitzen ari diren lau ontzien lanak behar bezala bukatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.