Kontrol handiagoa langabezia kobratzen duten pertsonei

2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak ezkutuko enpleguaren eta langabezian dauden iruzurrei aurre egiteko plana onartu zuen atzo. Horren barruan, 53 ikuskatzaile eta 60 ikuskatzaile ordezko gehiago kontratatuko ditu aurten, ikuskapenak gehitzeko helburuarekin. Langabezia iruzur bidez kobratzen ari diren pertsonak ikertuko dituzte, besteak beste.

Halaber, erretiroari begira bi aldaketa onartu ziren: ehun langile baino gehiago eta irabaziak dituzten enpresek gehiago ordaindu beharko dute 50 urtetik gorakoen kaleratze kolektiboetan eta lan itunek ezin izango dute erretiro adinik ezarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.