«Kontsekuente» izateko eskatu die Muñozek alderdi politikoei

Adierazi du Raxoiren murrizketa neurriak onartzeari utzi eta «krisi politiko bat» eragin behar dela

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak gizarte eta enplegu gaietan onartu dituen murrizketak ikusita, eskaera bat egin die Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak alderdi politikoei: ez ditzatela onartu. «Raxoiren aginduekin bat ez datozenek kontsekuente izan eta krisi politiko bat eragin behar dute. Hori da sinesgarriak izateko bide bakarra».

Sindikatuko ordezkariek elkarretaratzea egin zuten atzo Gasteizen, Espainiako gobernuaren ordezkaritzaren aurrean, murrizketen aurka. Laurehun lagun inguru elkartu ziren. Muñozen esanetan, neurrien aurkako iritzia erakustea ez da aski. «Ez du balio ezetz esan eta gero men egiteak, oinarrizko legeak Madrildik ezartzen diren aitzakiaz, bete beharrekoak direla esanez».

Gaur egungoa «premiazko egoera soziala» dela adierazi du. Lan erreformaren adibidea aipatu du, eta Euskal Herrian pobrezia handitzea eragingo duela azaldu. «Datozen hilabeteetan langabe kopuruak gora egingo du, eta klase politikoak ez du erantzuten. Bruselak eta Madrilek diotena bete egin behar dela esaten jarraituz gero, suntsipen ekonomikora goaz».

Era berean, erreforma horreksoldaten aurkako erasoa dakarrela gogoratu du, eta sektoreetako negoziazio kolektiboa loteslea ez izateko aukera zabaltzen duela. «Ezin dugu irteera birtualekin denbora galdu. Lantegietako sindikalizazioa beste biderik ez dugu erreforma honi aurre egiteko. Indarra erakusten dugun neurriak lortuko ditugu helburuak».

Ekitaldian parte hartu zuen Igor Eizagirre sindikatuko Gizalan federazioko idazkari nagusiak ere. Haren esanetan, sektore publikoko lanaldia 37,5 ordura luzatzeak enpleguari kalte egingo dio. Euskal Herrian sinatutako akordioak errespetatzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.