Lan gatazka

Kontsulta epea amaitu bezperetan, 30 kaleratze Negarran

2012tik %52 murriztu da lantaldea Igorreko enpresan.

Miren Garate.
2014ko apirilaren 14a
09:11
Entzun

Urtarrilaren 29an aurkeztu zuen 30 langile kaleratzeko erregulazio espedientea Igorreko (Bizkaia) Talleres Negarrak. Iragarri zuen otsailaren 28an botako zituela langileak. Sindikatuek eskatuta, bi aldiz luzatu du kontsulta epea. Alabaina, azkenean ez da kontsultak amaitu arte egon langileak botatzeko. Joan den astean, bi egun falta zirenean kontsultak bukatzeko, kaleratu egin zituen 30 langileak.

"Negoziazioek aurrera egin dute, baina inolako arrazoirik gabe, enpresak lehen esandakoei uko egin die eta kaleratzeak gauzatu ditu", salatu du Euskadiko CCOOk. 2012tik erdira murriztu da lantaldea Talleres Negarran. "Zuzendaritzak nahi du zuzeneko laneskua kentzea eta ekoizpen zentroa desagerraraztea".

Horrez gain, ordezkari sindikalen aurkako "jazarpena" gaitzetsi du CCOOk. Azken kaleratuetatik 16 CCOOko afiliatuak dira, eta horietatik hiru langile batzordeko kideak. Sindikatuak elkarretaratzera deitu du eguerdirako enpresaren egoitza aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.