Kontu korronteek interesak ordaindu ahal izateko erreforma abian da Frantzian

2004ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Frantziako Finantza Ministerioak hilabeteko epean aldatu nahi du aurrezki kontuei buruzko legea. Aldaketaren ondoren, Ipar Euskal Herriko bankuetako ageriko kontuen truke interesak jasoko dituzte herritarrek, Europako gainontzeko herrialdeetan bezalaxe. Orain arte, bankuek uko egiten zioten interesak emateari, trukean txeke-liburuak dohainik ematen zituztela argudiatuta. Kataluniako Caixak, ordea, Europako Auzitegira jo zuen, eta epaitegiak arrazoia eman zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.