Ekonomia

Kooperatiben araudia zabaldu du Eusko Jaurlaritzak

Aurreko araudiak zuen hutsunea bete, eta Junior kooperatibak sortzeko bidea ireki dute.

Berria.info
2013ko uztailaren 5a
13:55
Entzun

Mondragon Unibertsitateak Leinn programa (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua) abian jarri zuen 2009. urtean, Finlandiako Jyvaskyla Unibertsitateko ereduarekin jarraituz. Ikasleek graduaren lau urteetan Team Learning Cooperatives enpresak sortu behar dituzte, funtsean, kooperatibak. Euskal legeriak ez zituen aurreikusten pertsona juridiko horiek, eta horregatik egingo da aldaketa; ikasle kooperatiben figura onartuko du kooperatiben euskal legeriak. Hortaz baliatuz, Mondragon Unibertsitateak zortzi Junior Kooperatiba sortuko ditu hilabete bukaera bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.