Kopa hori?

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Unblebleka dabil Bilbo gizonezkoen Athleticen koparen harira, baina ekonomia ez dago topa egiteko. 60 hamarkadatik, datua existitzen denetik, lehen aldiz Espainiako KPI zero azpitik kokatu da, eskaria izoztu den seinale; AEBetan, 1955etik lehen aldiz, beste horrenbeste gertatu da euren kontsumo saskiaren adierazlearekin. Wall Streetek ez zuen topa egin nahi izan, eta Bilbon ere, txerri aska lasai antzean laga zuten ehiztariek. Telecincoren (+%7,21) kurrinkak izan ziren salbuespena, Cuatro eta LaSextarekin bat egitear egon litekeela eta. Gas Naturalen %3,27ko igoera esanguratsuagoa izan zen, alta. Jaia jai izan dadin, kopa altxatzen laguntzen dutenak golegileak dira ordea, blue chip delakoak: eta bi banku handienek %2na pasa eta Edurnezurik %0,13 galduta, nekez egin dezakete gora Ibex-35 nahiz Bilbao-2000k. 2.386 milioiren salerosketa kopuru polita den arren, berri korporatiboek garbi utzi zuten koparako faborito ez dela ekonomi hazkundea.



Iberia. Iberiak (=) ez zuen zirkinik egin, American Airlinesek aurtengo lehen hiruhilekoan 375 milioi dolar galdu zituela jakinda ere. Iaz baino %10 gehiago galdu du AEBetako konpainiak. Petrolioa merkatu arren, hegaldiak merkatu behar izan ditu krisia dela medio.



Repsol. Gardentasuna lagungarri izan litekeelakoan, Obamak AEBetako hemeretzi banku nagusien egoeraz datuak emango ditu. Muturreko egoera teorikoetan zer gertako litzaiekeen aztertu du (stress test delakoa) eta datuok publiko egin nahi ditu orain. Suitzan, UBS (-%6,86) gorritik dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.