Emaitzak

Koronabirusak 153 milioi euroko eragina izan du Iberdrolaren emaitzetan

Urteko lehen seihilekoan 1.845 milioi euroko irabazia lortu du, %12,2 gehiago.

Ignacio Galan eta Nuñez Feijo, Iberdrolako eta Galiziako presidenteak. KIKO DELGADO / EFE
xabier martin
2020ko uztailaren 22a
11:06
Entzun

Eskaeraren jaitsierak eta koronabirusak eragindako hornidurak egin beharrak eragin zuzena izan dute energia konpainiaren emaitza garbian. Iberdrolak esan du 153 milioi euro gutxiago irabazi dituela birusak eragindako egoera dela eta. Hala ere, etekin handiak izan ditu berriro, eta urtearen lehen erdian %12 baino gehiago igo ditu mozkinak, 1.845 milioi eurora arte.

Konpainiak dio ziurgabetasuna handia dela munduko merkatuetan, baina hazkunde aurreikuspenari heltzen diola urte amaierarako digitu bakarrean bada ere; burtsa arautzaileari igorritako oharrean dio zaila dela aurreikustea koronabirusak zenbateko eragina izango duen bere emaitzetan datozen hilabeteetan, baina uste du epe ertainera gainditu beharreko arazoa dela. Iberdrolak 8.237 milioi euroko inbertsioa egin du azken urtean eta beste 4.900 megawatt gehitu ditu bere ustiaketa negoziora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.