Koxkako langileek greba hasiko dute abenduan
IRUÑEA Koxka enpresak 190langile kaleratzeko duen asmoa salatzeko mugagabeko greba hasiko dute langileek abenduaren 9an. Ingersoll Rand taldekoa da enpresa, eta multinazionalak Europan dituen lantegietan murrizketak egingo dituela iragarri du aste honetan bertan. Talde horretakoa da Azkoiengo (Nafarroa) Kobol ere. Han 40 langile kaleratu nahi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu