KOXKAREN BILAKAERA

2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
40 urteko enpresaren bilakaeraren nondik norakoak:

1966. Koxka 1966an sortu zen, eta 22 behargin zituen. 1.880 metro koadroko eremuan izozkiak gordetzeko kutxatzarrak ekoizten zituzten.

1976. Saltoki handientzako altzariak ekoizten hasi zen, eta ordurako 250 langile zituen.

1999. Husmann International taldeak erosi zuen Koxka, eta atzerrira hedatzeari ekin zion.

2000. Ingersoll Rand talde estatubatuarrak erosi zuen, eta ordezkaritza komertzialak ireki zituen Italian eta Polonian. Aurretik, Frantzian, Belgikan eta Alemanian ere ireki zituen.

2009. Koxkak Iruñeko lantokia eta Azkoiengo Kobol fabrikako 275 langileetatik 191 kaleratzeko erregulazio espedientea aurkeztu zuen. ELAk, LABek eta ESK sindikatuek jazarpen sindikala salatu zuten, kaleratu gehienak euren sindikatuetako bazkide zirela aipatuta. Epaitegiek arrazoi eman zieten ESKri eta ELAri.

2010. AIAC taldeak erosi zion Koxka Ingersoll Rand taldeari. AIACek horretarako Isoard izeneko sozietatea eratu zuen, eta, ondoren, hango administratzaile bakar izendatu zuen Singapurren egoitza zuen Iberian Corporate Services enpresa. Horko ordezkari da Anthony Zantos. AIACeko buru Leonard Maleson Levie da.

2011. AIACek lan hitzarmenean moldaketa gogorra proposatu zuen. Azkenik, UGT eta CCOOk onartu zuten soldata %20 jaistea eta lanaldia urtean 21 ordu igotzea.

2014. Langileek AIACeko bi zuzendari bi orduz atxiki zituzten martxoaren 28an. Irailean hartzekodunen konkurtsoa deklaratu zuen, eta Eveac izendatu zen administratzaile judizial.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.