Koyo Bearingsek langileak berriz hartu beharko ditu
BILBO. ELAk ohar bidez jakitera eman duenez, Koyo Bearings enpresa urrian kaleratutako bederatzi langile berriz hartzera zigortu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Enpresak emandako arrazoi ekonomikoak baztertu ditu epaiak. Era berean, langile guztiak ELAkoak izateagatik askatasun sindikalaren eskubidea urratu zela dio auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu