Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) ez du gorabehera handiegirik izan azken hilabetean. Gipuzkoan eta Nafarroan gora egin du 0,1 eta 0,2, hurrenez hurren. Araba eta Bizkaian berriz, berdin mantendu da. Urtebeteko epean %2,6 igo da Araban eta Gipuzkoan, %2,4 Bizkaian, eta %2,8 Nafarroan.
Espainikako Gobernuak aurtengo urtean %2ko igoera egongo zela aurreikusi zuen, baina urteko lehen sei hilabeteei erreparatuta, badirudi aurreikuspenak ez direla beteko. Jada %1,4 egin du gora KPIak Gipuzkoan eta Nafarroan. Arabako KPIa dago ondoen orain arte, %0,8ko igoerarekin, eta Bizkaian aurreikusitakoaren erdia egin du gora, lehen sei hilabeteetan.
Igoera garrantzitsuena astialdia eta kulturan eman da: Gipuzkoan eta Nafarroan %0,7 egin du gora, eta Araban %0,5. Bestalde, arropa eta oinetakoak izan dira beherakada handiena jasan dutenak, %1,3 Araban eta %1,1 Bizkaian, esaterako.
LAB sindikatuaren iritzian, hil honetan izan diren beherapenek eta erregaien prezio jaitsierak eragin dute inflazioaren «itxurazko» egonkortze hau. Baina, haien iritzian, KPIk gora egingo du hurrengo hilean.
UGTk bere aldetik, Nafarroan prezioen gain hainbat presio dagoela esan du, eta horiei hankak gelditu behar zaizkiela. CCOOk botere publikoen «inplikazio falta» salatu du, eta «egiturazkoneurriak» hartu behar direla dio. Gainera, sindikatuak uste du petrolio upelaren beherakadaz eta merkealdien aukeraz ez direla baliatu administrazioak.
Espainiari erreparatzen badiogu, %0,1 igo da KPI azken hilabetean, eta urte bukaerarako aurreikusitakoagainditzeko bidean da,urtarriletik ekainera %2,8 igo da. Frantzian berriz, %0,2 igo da KPI azken hilabetean, eta %2 urtebetean.>
KPI %0,2 eta %0,1 igo da Nafarroan eta Gipuzkoan
Araban eta Bizkaian, berriz, ez du gorabeherarik izan azken sei hilabeteetan, maiatzean bezala iraun du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu