Erregaiak batez beste ekainean zehar nabarmen garestitu baziren ere, Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,2 baino ez zen igo iragan hilean. Iazko ekaineko datuekin alderatuta, berriz, inflazioa %3,1ekoa izan zen, maiatzeko datu bera. Datuok plazaratu zituen atzo INE Espainiako estatistika institutuak.
Sektoreka, garraioa izan da batez beste gehien igo dena: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %0,7 igo ziren prezioak eta Nafarroan %0,5. Ostalaritzako salneurriak %0,5 garestitu ziren maiatzetik ekainera Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Bestetik, jantziak eta oinetakoak izan dira prezioak merkatu diren artikulu bakarrak: Araban, %0,8, Bizkaian %1 eta Gipuzkoan %1,7.Espainian, kontsumo prezioak %0,2 igo ziren ekainean, eta urteartekoa %3,1. Energiak eta elikagai freskoak kenduta ateratzen den azpiko inflazioa %2,5ekoa da. David Vegara Ekonomia Estatu idazkariaren ustez, petrolioak 60 dolarretan jarraitzen badu, inflazioa %3tik gertu amaituko du urtea.
KPI %0,2 igo zen ekainean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu