Kontsumorako Prezioen Indizea

KPI 0,4 igo da Hego Euskal Herrian abuztuan

Abuztuan gora egin zuten prezioek Hego Euskal Herrian. 0,4 puntu igo ziren. Horrela, urte hasieratik 1,7 igo da KPIa; iazko abuztutik 3,2 puntu. Aurreikusitako KPIaren araberako soldata igoera negoziatzen duten langileei eragiten die horrek, ELAk esan duenez, eta negoziaketak igoera erreala kontutan hartuta egitea eskatu dute. CCOOren ustez, gehiegizkoa da igoera, eta kontrol handiagoa eskatu du. Confebask ere kezkatuta azaldu da, eta merkatuen liberalizazioa eskatu du.

2004ko irailaren 10a
16:28
Entzun
Urtea amaitzeko lau hilabete falta direnean, aurreikusitako KPIaren igoerara iristeko 0,2 puntu falta dira. Azken hilabetean 0,4 igo dela ikusita, aurreikusitako igoera gainditzea espero da. Horrek kezka sortu du.

Igoera horrek aurreikusitako KPIaren araberako soldata igoera negoziatzen dutenei eragiten diela salatu du ELAk. Horregaitik, negoziaketa KPIaren igoera errealaren arabera egitea exigitu du. "Beste bein ere Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspena betetzea zaila izango da".

CCOOk esan duenez, igoera gizartearentzat "gehiegizkoa" da. Beraz, igoerak hainbestekoak izan ez daitezen, inflazio gehien dagoen sektoreak hobeto kontrolatu beharko liratekeela esan dute.

Confebask, berriz, kezkatuta agertu da, eta prezioen liberalizazioa eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.