Ekonomia

KPIa %0,2 igo da abuztuan Hego Euskal Herrian

INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako azken datuen arabera KPI Kontsumo Prezioen Indizeak gora egin du abuztuan Hego Euskal Herrian. Hain zuzen ere, %0,2 igo da. Urtearteko igoera, iazko abuztutik 2006ko abuztura, %3,5ekoa izan da.

2006ko irailaren 13a
16:45
Entzun
Gehien garestitu diren sektoreak aisialdia eta kultura, ostalaritza, etxebizitza, garraioa, komunikazioa eta etxeko gauzak, eta irakaskuntza izan dira.

Aisialdia eta kultura izan dira bataz beste gehien igo direnak: Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban %1,2, eta Nafarroan %1,7.

Ostalaritzako salneurriak %0,8 garestitu dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Nafarroan, berriz, %0,9.

Etxebizitzaren, garraioaren, komunikazioaren eta etxeko gauzen eta irakaskuntzaren alorrean %0,1 igo dira prezioak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Nafarroko datuei erreparatuz, komunikazioaren eta etxeko gauzen esparruan %0,2ko igoera eman da, eta irakaskuntzan %0,1 igo dira prezioak.

Bien bitartean, alkohol gabeko edarien, tabakoaren, oinetakoen eta jantzien alorretan merketu dira gehien prezioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.