KPI Kontsumorako Prezioen Indizea %2,46 igo zen iaz Hego Euskal Herrian, INE Espainiako Estatistika Institutuak egindako kalkuluaren arabera. Nafarroan izan zuen igoerarik txikiena, 2,1ekoa. Araban, aldiz, handiena (2,7). Bizkaian 2,5 igo zen eta Gipuzkoan 2,6.
Azken hilabetean, berriz, KPIk berdin jarraitu du Araban; hau da, ez da inolako igoerarik izan indizean. Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, berriz, 0,2ko igoera izan du.
KPIa 2,46 igo zen iaz Hego Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu