Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) igo egin da azaroan ere Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur emandako datuen arabera. Nafarroan igo da gehien: %1,1. Araban eta Bizkaian %0,8, eta Gipuzkoan %0,5.
Urtean zehar %4,1 igo dira prezioak Hego Euskal Herrian, eta Arabak izan du igoerarik nabarmenena: %4,5ekoa hain zuzen ere. Gipuzkoak eta Bizkaiak %4,1eko tasa izan dute aurten eta Nafarroak %4koa.
Arropa eta oinetakoak izan dira azaroan gehien igo diren produktuak (%2,4). Zerbitzuetan, aisia eta kultura jaitsi egin dira (-%0,7). Hotelen, kafearen eta jatetxeen prezioek bere horretan jarraitzen dute. Urteari begiratuz gero, janariak eta alkoholik gabeko edariak igo dira gehien (%6,4) eta garraioak ondoren (%6,2).
Ekonomia
KPIa berriz ere igo egin da Hego Euskal Herri osoan, eta %4,1ean dago
Nafarroan igo da gehien: %1,1. Araban eta Bizkaian %0,8 eta Gipuzkoan %0,5.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu