Ekonomia

KPIk gora egin du apirilean Hego Euskal Herrian

Hilabeteko igoera %1,1ekoa da, urte artekoa %0,4koa eta urte hasieratik hona ez da ez jaitsi ez igo. Araban garestitu dira gehien prezioak (%1,3) eta Nafarroan gutxien (%0,9).

2009ko maiatzaren 13a
18:13
Entzun
Prezioek gora egin zuten apirilean Hego Euskal Herrian; Araban %1,3ko igoera izan zuen, Gipuzkoan eta Bizkaian %1ekoa, eta Nafarroan %0,9koa. Lau herrialdeetan hilabeteko igoera %1,1ekoa izan da, urte artekoa %0,4koa da eta urte hasieratik hona ez da ez jaitsi ez igo.

Arabari dagokionez, aurten -%0,2ko inflazioa pilatu du, eta iaztik hona %0,2 garestitu dira bertan prezioak.

Gipuzkoan, aldiz, %0,2an jarri da aurtengo inflazioa, eta iaztik hona %0,5 igoera izan dute prezioek. Bizkaian %0,6ko inflazioa izan da, eta urtea hasi zenetik %0,1 garestitu dira prezioak.

Nafarroan igo ziren gutxien prezioak apirilean (%0,9). Urtearteko inflazioa -%0,2koa izan du eta urtea hasi zenetik -%0,5ekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.