Ekonomia

KPIk maiatzean gora egin du Hego Euskal Herrian

Nafarroan igo da gehien: %0,9.

2008ko ekainaren 11
12:03
Entzun
Maiatzean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan KPIk (Kontsumo Prezioen Indizea) gora egin du, gaur Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.

Prezioak Nafarroan igo dira gehien: %0,9. Araban %0,6 egin du gora KPIk, Bizkaian %0,5 eta Gipuzkoan %0,4.

Urteartekoa Araban %4,9an dago, Gipuzkoan eta Nafarroan %4,5ean, eta Bizkaian %4,2an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.