Kreditu txartelak %11 garestitu dira urtebetean
MADRIL. Espainiako finantza erakundeek urtebetean batez beste %11,65 igo dituzte kreditu txartelengatik kobratzen dituzten komisioak, eta %8,99 txartel arruntengatik kobratzen dituztenak. Espainiako Bankuak kaleratu berri dituen datuen arabera, erakundeek urtean batez beste 20,02 euro kobratzen dizkie bezeroei kreditu txartel arrunt bat edukitzeagatik, eta 37,48 kreditu txartel batengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu