2010 urtean 38,6 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen Vital Kutxak. 2009 urteko emaitzekin alderatuz, mozkinak %43 murriztu dira. Kutxak ohar baten bidez emandako azalpenaren arabera, zalantzazko kredituak eta aktiboak estaltzeko ekarpen handiagoen beharrak mugatu ditu irabaziak. Hainzuzen ere, urtearen joanean 49,3 milioi euro zuzendu behar izan zituen Arabako aurrezki kutxak estaldurak indartzeko, %70eko hazkundea.
Oro har, kutxak kudeatutako bezeroen balibideak %4,1 jaitsi ziren, 8.795 milioi izateraino. Hala ere, aurrezkien eta kontu korronteen bidez lortutako dirua %2,5 handitu zuen kutxak. Jaitsiera, batez ere, inbertsio funtsekin lotuta dago. Alor horretatik Vital kutxaren eskuetan zeuden baliabideak 869 milioi eurokoak ziren joan den abenduan, aurreko urtekoan baino %5,8 gutxiago.
Kaudimenari dagokionez, berankortasun tasa %0,8 handitu da, eta abenduaren 31n %3,8 zen. Oinarrizko kapitala, berriz, puntu bat handitu du, %12,5 izateko, «legezko eskaeren gainetik».
Alderdien negoziazioak
Bestalde, alderdi nagusiak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kutxen geroari buruz negoziatzen ari direla adierazi zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak. Aurrezki Kutxen Legea eta bat-egitea dira ardatzak.
Kredituak estaltzeko ekarpenek murriztu dute Vitalen irabazia
2010 urtean 38,6 milioi euroko mozkinak izan zituen Arabako aurrezki kutxak, aurrekoan baino %43 gutxiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu