Krisi ekonomikoak laneko jazarpena areagotu egin duela ohartarazi du UGTk

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 30.000 langile inguruk pairatu dute jazarpena lantokian

Erredakzioa
Bilbo
2010eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Antsietatea, estresa eta beheraldia. Horiek dira, besteak beste, lantokietan behargin askok pairatzen dituzten sintomak, eta UGTren arabera, krisialdiaren ondorioz areagotu egin dira. Abagune ekonomikoaren harira, enpresek «langileen gaineko presioa handitu dute, eta lanpostuari eutsiko dioten ziurgabetasuna» bizi dute haiek, Candido Mendez sindikatuko idazkari nagusiak laneko jazarpenari buruzko Bilbon eginiko jardunaldietan esan duenez.

Krisialdiaren ondorioz, langileek dituzten kezka nagusietan aldeak daude gizonezkoen eta emakumezkoen artean. UGTk emandako datuek diote egoera ekonomikoak bere soldatan izango duen eraginagatik kezkatzen direla gizonak, eta emakumeek, berriz, lana galtzeko beldurra dute ardura nagusi.

Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak 2007an eginiko ikerketa baten arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 30.000 lagunek uste dute laneko jazarpenaren biktima direla. Lan ikuskaritzak 424 esku-hartze egin zituen iaz; horietatik, 218 laneko jazarpen psikologikoengatik izan ziren, eta beste 193, arrisku psikosozialen prebentzio faltagatik izan ziren, Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak jardunaldietan azaldu duenez. Zabaletak uste du mota horretako jazarpenak ondorioak izan behar dituela.

Bortizkeria lantokietan

Laneko jazarpena aztertzeko UGTren behatokiaren arabera, hamar langiletik ia bi ari dira lanean ahozko bortizkeria edota eraso fisiko zein psikologikoak maiz ematen diren lan eremuetan. Halako bortizkeria bizi dutenen artean, %38k langileen duintasunaren kontra doazen birauak, oihuak edo bestelakoak pairatzen dituzte. Eraso fisikoak, berriz, itaundutakoen %16k pairatzen dituzte. Gehien ematen den egoera (%63), alabaina, lankideen arteko liskarrak dira. Mendezen ustez, lanaren koordinaziorik ezak sortzen ditu gatazkak.

Euskadiko UGTren arabera, enpresen %14k baino ez dituztelaneko arrisku psikosozialen azterketak egin, eta %6k baino ez dituzte prebentzio neurriak hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.