Krisiak atzeratu egin du petrolio eskasia
PARIS. Atzeraldi ekonomikoari esker epe laburrean petrolio eskasiarik ez dela izango iragarri du Nazioarteko Energia Agentziak (IEA). 2008-2014 epean, urtean 540.000 upel gehiago beharko dira egunean, hau da, %0,6 gehiago. Baliteke, gainera, 2014 bitartean kontsumoa murriztea. Horrek esan nahi du soberakina LPEEren ekoizpenaren %8ra arte iritsiko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu