Krisian emakumezkoak ahazten direla uste du Bilgune Feministak

Maiatzaren Lehenean kalera ateratzeko dei egin die emakumeei, beraien egoeraren argazkia egiteko

Erredakzioa
Donostia
2009ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Krisi ekonomikoak emakumeen aurreko egoera «gordina» are gehiago larritu duela ziurtatu du Bilgune Feministak, baina salatudu hedabideek eta politikariek ahaztu eta ezkutatu egiten dutela haien egoera. «Badirudi gizonei bakarrik eragiten dien krisi bati aurre egin behar diogula», uste du Bilgune Feministak. «Krisia eraikuntzan eta autogintzan antzematen ari dela gehien azpimarratzen digute behin eta berriz, baina enplegua erregulatzeko espediente famaturik gabe kaleratzen diren emakume guztien egoera isilarazteaz gain, berriz ere emakumea etxeko esparrura bueltatzea ekartzen ari da».

Bilgune Feministak Maiatzaren Leheneko ekitaldietan parte hartzera deitu ditu emakumeak, eta maiatzaren 21eko greba orokorra ere ezinbestekotzat jo du. «Euskal Herrian bizi garen emakumeok gure errealitatea azaltzera irtengo gara».

Sistema kapitalista eta patriarkala «gain behera» doala uste du, halaber, Bilguneak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.