Krisiaren irteera Europatik etorriko dela agindu du Montorok, erreskaterik gabe

2012ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Krisiaren irteera Europako Batasunetik eta eurotik etorriko da, Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroaren aburuz. Merkatuek Espainiari azken egunetan emandako jipoia ikusita, kontinenteko beste herrialdeetara begira jarri da Raxoiren gobernua. Orain dela hilabete batzuk, nazioarteko giroan aitzakiak bilatzea leporatu zioten Zapaterori, baina arrisku sariak goia jo ondoren popularren mezua norabidez aldatu da.

Ministro Kontseilua amaituta, erreskatea jaso behar izatea zergatik den ezinezkoa galdetu zitzaion zuzenean Montorori. Erantzun nahasi samarra eman zuen. «Tamaina handiko herrialdea da Espainia», argudiatu zuen, eta zor erosleek ez diotela erortzen utziko ziurtatu zuen. «Zor hori duten inbertitzaileei interesatzen zaie Espainia onik ateratzea, osorik kobratu nahi dutelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.