ARRANTZA

Kuoten inguruan ados jartzea "zaila" dute Europako Arrantza ministroek

Bigarren egunez bildu dira gaur eta Europako Batzordearen beste proposamen bat aztertuko dute; herrialde gehienek, tartean Frantziak eta Espainiak, ez dela nahikoa aurreratu dute.

2010eko abenduaren 14a
18:53
Entzun
Europako Arrantza ministroak bigarren egunez bilduko dira gaur arrantza kuotak hitzartzeko, baina zenbait iturrik aurreratu dutenez "zaila" dute akordio batera iristea. Izan ere, hainbat herrialderentzat ez da nahikoa Europako Batzordeak eta Belgikak (presidentetzan dago une honetan) aurkeztu duten azken proposamena. Ados ez dauden herrialde horien artean daude Frantzia, Espainia, Portugal, Alemania eta Suedia.

Espainiako Arrantza ministroak legatzaren kuota Gran Sol inguruan %15 handitzea eskatu du, baina Bruselak 2011. urtean aurten izan den kuota mantentzea proposatu du. Puntu gatazkatsuena, ordea, bakailaoaren kuota da. Izan ere, Europako Batzordeak kuota %50 murriztea proposatu du, baina Frantziak jada aurka dagoela aurreratu du, eta horrekin batera baita Irlandak eta Erresuma Batuak ere. Maria Damanaki Europako Arrantza komisarioak, ordea, ez du atzera egiten eta baliabideen egoera kritikoa dela argudiatu du.

Europako Batzordeak Islandiari neurriak hartzea pentsatzen ari da ezarritakoa baino berdel gehiagi arrantzatzen ari delako. Horren aurrean, Europako kaietan berdela lehorreratzea ez uzteko proposamena luzatuko die kideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.