Hala jakinarazi du gaur CNMV burtsa ikuskatzaileak. Luis Viana, aldi berean, administrazio kontseiluko presidenteorde bigarrena aukeratu dute.
Luis Viana Apraiz (Gasteiz, 1960) Zuzenbidean lizentziaduna da. Arabako Aldundian aritu zen lanean, Kontuen Auzitegian gero eta Vital Kutxako kontrol batzordean ondoren. Iazko abendura arte Foru Administrazioaren eta Sustapen Ekonomikoaren buru izan zen.
Juan Maria Ollora Otxoa de Aspuru (Gasteiz, 1949) Ekonomian lizentziaduna da, Arabako Aldundiko eta Ogasuneko diputatu izan zen, baita legebiltzarkide (EAJ) eta Kongresuan diputatu ere. Condesa taldeko idazkari nagusi ere izan zen.