IRPH

Kutxabanken kontrako 30 salaketa jarri dituzte IRPHaren kaltedunek

Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegian jarri dituzte salaketak 30 familia gipuzkoarrek.

IRPHak kaltetuak Justizia Jauregiaren aurrean, Donostian. J. URBE, ARP
Jon Fernandez.
2014ko maiatzaren 21a
14:10
Entzun

Maiatzaren 7ko garaipenak animatuta —justiziak arrazoi eman zion IRPHak kalte eginiko Tolosako bikote bati—, IRPHak kalte eginiko Gipuzkoako beste 30 familiak ere Kutxabanken kontrako salaketa jartzea erabaki dute. Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegian jarri ditutze salaketak, eta prentsaurrekoa egin du jarraian IRPH Stop Gipuzkoa plataformak. Gogoratu du epaitegi berak guztiz onetsi zuela plataformako kide den familia baten salaketa eta IRPH indizearen aplikazioa bertan behera utzi duela euren maileguan. "Kutxa Euribor+%1 atzerako eraginez aplikatzera zigortua izan da, IRPHaren arabera ordaiduriko guztia berriz kalkulatu eta gehiegikeriaz kobratu dituen interesak itzuliaz". Atzo jarritako 30 salaketekin emaitza bera lortzea espero du plataformak.

Baina Kutxabankek helegitea jarri dio epai horri, eta hain zuzen horregatik erabaki du plataformak beste 30 salaketa jartzea. "Ikusirik Kutxabank ez dagoela epai hau onartzeko prest, atzoko 30 salaketak jartzea erabaki dugu, iruzur honekin amaitzeko dugun borondatea irmoa dela erakutseko". 

IRPH Stop plataformak eta Kaleratzeak Stop elkarteak idatzi bateratu bat aurkeztu dute, eta Kutxako administrazio kontesiluko kideei bidaliko die. Hiru aldarrikapen nagusi biltzen ditu idatziak: "epaiari helegitarik ez jartzeko eskatu diote finantza erakundeari, epaia berahala aplikatzea (Euribor+%1 atzerako eraginez aplikatuz eta gehiegikeriaz kobraturikoa itzuliz, eta neurri hauek IRPHaren edozein aldaeraren kaltedun diren Kutxabankeko bezero guztiei aplikatzea).

Antisoziala eta antisistema

Eskari horiek ez betetzea, "Kutxabankek agertu nahi duen erantzukizun sozialaren aurka joatea litzateke". Plataformen ustez, "erababat antisoziala" litzateke, eta baita "guztiz antisistema ere. Justizia administrazioa Kutxabanken aurkako salaketekin kolapsatuko litzatekeela ohrtarazi dute bi plataformek. "Izan ere, gaur [atzo] 30 familia izan gara, baina bihar 300 edo 3.000 izan gaitezke, Gipuzkoan IRPHaren kaltedun izan daitezkeen 10.000 familietara iristi arte". 

Kutxako aministrazio kontseilua hilaren 29an bilduko da, eta bertako kideei IRPHaren gaia bilera horretan bozkatzeko eta erantzukizunez jokatzeko eskatu diete kaltetuen plataformek. "Orain arte, Kutxaren administrazio kontseiluan EH Bildu koalizioaren ordezkariek bakarrik egin dute IRPHaren aurka, eta EAJ, PSE, PP, COO eta Pixkanakaren ordezkariek aktiboki defendatu dute abusuzko indize hau", gogorarazi dute. 

Azkenik, Espainiak Gobernuari ere pare bat eskari egin dizkete bi plataformek. Batetik, ez duela EBko 93/13CEE zuzentaraua betetzen, ez duelako kontsumitzaileekin egiten diren kontratuetan abusuzko klausularik ez egotea zaintzen. Bestetik, IRPHaren aldaera guztiak behingoz baliogabetzeko eskatu diote Madrili, eta guztientzat ordezko bezala Euribor+%1 ezarriz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.