Finantzak

Kutxabanken pribatizazioari buruzko erreferenduma proposatu du ELAk

Esan du "informazioarekin eta mobilizazioekin" posible dela pribatizazioa saihestea.

Miren Garate.
2014ko maiatzaren 5a
14:36
Entzun

Kutxabank pribatizatzen bada gizarteak "garesti ordainduko" duela dio ELAk, "guztiona den ondasun bat" esku pribatuetan utziko delako. Sindikatuaren arabera, gainera, pribatizazioa ez da beharrezkoa, badago alternatiba. Finantza erakundeari buruzko txostena prestatu du, eta lehendakariari nahiz erakunde publikoei eta hainbat elkarteri igorriko die.

Alabaina, ELAren iritziko, herritarrek ere izan behar dute hitza Kutxabanken etorkizuneko eredua erabakitzeko. Hala, eztabaida soziala proposatu du, erreferendum batekin amaituko litzatekeena. Adolfo Muñoz idazkari nagusiaren arabera, herritarrei galdetu egin behar zaie ea nahi duten euren aurrezkiekin "munduko espekulazioaren monopolyan jokatu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.