•Partaidetza. BBK-k %57koa izango du, Kutxak %32koa eta Vitalek %11koa. BBK Bank-en hamar urtean jarraitzeko konpromisoa hartu dute.
•Erabakiak. Gehiengoz hartuko dira, gutxienez bi kutxak egon beharko dute ados, eta BBK-k izan beharko du horietako bat.
•Zergak. «Neutraltasunez» jokatzea adostu dute, hau da, kutxa bakoitzak zergak bere herrialdean ordaintzen segituko du. Parekidetasuna bermatzeko modua diputazioekin elkarlanean hitzartuko dutela azaldu dute.
•Gizarte ekintza. Kutxa bakoitzak kudeatuko du, bere lurraldean. Gizarte ekintzara irabazien %30 bideratzeko konpromisoa hartu dute. Horretarako kutxa bakoitzaren portzentajea hartuko da kontuan. Esaterako, irabazien %57 zenbat den ikusiko da, eta horretatik %30 erabiliko du BBK-k gizarte ekintzarako.
•Egoitzak. Bilbon izango du egoitza nagusia, han kokatuko da ekonomia eta finantza arloa; Donostian izango da bitarteko eta baliabideen egoitza eta Gasteizen erakundeen arteko harremanen nahiz arauak betearazteko saila. Kutxa bakoitzak bere marka izaten jarraituko du eta bulego sarea ere mantendu egingo da.
Kutxen arteko fusioaren puntu nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu