Kutxen bat egiteaz, Martin Ugalde foroan
BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren artekobat egiteari buruzko mahai ingurua antolatu du Martin Ugalde foroak. Bihar izango da, 19:00etan, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur parkean. Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak, Adrian Zelaia Ekai Centerreko kideak eta Joxean Urkiola Kutxako kontseilari ohi eta LABeko finantza arloko arduradunak azalduko dituzte bat egitearen gaineko nondik norakoak. Moderatzaile lanetan, berriz, Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko arduraduna ariko da. Ekitaldi irekia izango da, nahi duen orok izango du joateko aukera, eta Internet bidez zuzenean jarraitzeko modua ere egongo da, www.berria.info webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu