BATZAR OROKORRA
Kutxen batzar orokorren osaketa goitik behera aldatzen du. Erakundeek ordezkarien %50 izan beharrean %40 izatea nahi du, eta beste talde eta elkarte batzuek ordezkariak izatea. Kutxen batzar orokorrek ehun kide dituzte. Beraz, portzentajeak eta kide kopuruak bat datoz.
•Diru ezarleak. %43ko ordezkaritzatik %47ra pasatzea.
•Udalak. Ordezkarien %30 izan beharrean, %17 izatea.
•Erakunde sortzaileak. Foru aldundiak eta hiriburuetako udalak dira. Ordezkarien %20 orain, %12 gero.
•Eusko Legebiltzarra. Ez du ordezkaririk izendatzen. Lege proiektuaren arabera, %5 izendatuko lituzke, talde politikoen ordezkaritzaren arabera.
•Batzar Nagusiak. Orain ez dute ordezkaririk, baina legeak ordezkarien %6 eskaintzen dizkie. Alderdiek batzarkide kopuruaren arabera izendatuko lituzkete ordezkariak.
•Langileak. Ordezkarien %7 izango lukete aurrerantzean ere.
•Interes kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeak. Orain ez zuten ordezkaririk. Lege proiektuaren arabera, sindikatuek %1 izango lukete; enpresaburuen elkarteek, %1; merkataritza ganberek, %1; kontsumitzaileen elkarteek, %1, eta gizarte ekintzako erakundeek, %2.
ADMINISTRAZIO KONTSEILUA
•Osaketa. Kutxen administrazio kontseiluek batzar orokorretako ordezkaritza islatu behar dute.
•Politikaririk ez. Ezingo dira egon gobernatzeko erakundeetan ez hautetsiak, ez administrazioko goi kargudunak, ezsektore publikoko goi kargudunak.
•Eskarmentua. Kutxetako administrazio kontseiluetako kideek postuari dagokion prestakuntza eta eskarmentua eduki beharko dute.
BERRITZEA
Legea onartuz gero, kutxek batzar orokor osoa aldatu behar dute. Bi urtera batzarraren erdia aldatuko dute.