Kutxen legeak pribatizazioak bultzatzen dituela dio Bilduk

2012ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak proposatutako EAEko aurrezki kutxen legearen helburua erakunde horiek «esku pribatuen esku uztea» dela adierazi du Bilduk.Horrez gain, PSE-EEk eta PPk legearen bidez euren interesei mesede egitea nahi dutela dio, murriztu egingo dutelakoordezkaritza txikiena duten erakundeen erabakitzeko ahalmena, udalena kasu. «Aurkeztutako lege proiektuak ez du kutxen funtzio soziala bermatzen, indar soberanistei kalte egiten die eta Espainiako Gobernuak finkatutako gidalerroen menpekoa da», salatu du alderdiak. Gaur egun, Bilduk ezin du parte hartu legearen prestaketan, ez duelako ordezkaririk Jaurlaritzan. Parte hartzeko aukera galdegin dio Lakuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.