Irudia. Ororbia
KYBSE HUSTU DU KEAK
Makina batek su hartu zuen atzo goizean Kybse lantegian (Ororbia, Nafarroa), eta fabrika hustu behar izan zuten. Langileak saiatu ziren sua beren kasa itzaltzen, baina suhiltzaileek egin behar izan zuten. Hainbat langileri oxigenoa eman behar izan zieten, kea arnastu zutelako, eta horietako bi eraman zituzten Nafarroako Ospitalera, erredura txikiekin. Sua zergatik piztu zen ikertzen ari da Guardia Zibila. Kybsek 400 langile ditu, eta autoentzako motelgailuak egiten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu