Astebete baino gehiago egin dute La Montañesako langileek greban, hain zuzen ere, lan hitzarmena adosteko zuzendaritzarekin izan dituzten harremanetan adostasunera heltzen ez zirelako.
Iruñerrian arazo handiak sortu ditu autobusen grebak, eta hori ikusita, lan gatazkari irtenbidea emango dioten hiru arbitro izendatzea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak. Hain justu, tribunal horrek ostiralean laudo bat plazaratuko du, lan hitzarmena zertan gauzatuko den esanez, eta bai enpresako zuzendaritzak, bai langileek, erabaki hori onartu beharko dute.
Nafarroako Gobernuak bide hori hartu duela ikusita, batzarra egin dute langileek gar goizean, eta gehiengoa greba bertan behera uztearen alde agertu da.
Lan gatazka
La Montañesako langileek greba bertan behera uztea erabaki dute
Iruñerriko bidaiarien autobus garraioaz arduratzen den La Montañesa enpresako langileek hilaren 19an hasi zuten greba bertan behera uztea erabaki dute, gaur goizean egin duten batzarrean. Hain zuzen ere, 125 langilek protesta lagatzearen alde bozkatu dute, eta 50ek aurka. Horrenbestez, La Montañesako autobus gidariak lanean hasiko dira, eta, piskanaka, zerbitzua bere onera etortzen. La Montañesako zuzendaritzaren eta langileen artean sortu den gatazka konpontzeko, Nafarroako Gobernuak izendatutako tribunal batek laudoa plazaratuko du ostiralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu