Joan den ostegunean soldatak parekatzeko eskatu zuten La Montañesako lagileek. Patronalak ez zuen eskaria onartu, eta langileek grebari ekin diote. Gainera, patronalaren jarrera salatu dute, oraindik beste erantzunik ez dietelako eman.
Nafarroako Gobernuak agindutako gutxiengo zerbitzuak gehiegizkoak direla iritzi diote, eta ez dute ziurtatu beteko dituztenik. Jakitera eman dutenez, berezko zerbitzuen %63 betetzeko eskatzen diete, eta horrelako kasuetan %38a bete behar izaten dela gaineratu.
Ekonomia
La Montañesako langileek greba hasi dute
La Montañesako langileak greba mugagabean hasi dira soldatak parekatzeko eskariarekin. Greba dela-eta, Iruñako garraio publikoa geldirik dago, eta gutxiengo zerbitzuak beteko dituztenik ez dute ziurtatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu