LAB abstenitu egingo da kutxen fusioari buruzko bozketetan

Kutxa Bankeko langileen negoziazio esparrua zein izango den zehazteke dagoela dio sindikatuak

Erredakzioa
2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Azken pausora iritsi da BBK, Kutxa eta Vitalen arteko fusio prozesua. Gaur bilduko dira hiru kutxetako batzarrak, eta Bildurekin adostutakoari oniritzia ematen badiote, sortu egingo da Kutxa Bank. Bozketetan abstenitu egingo dela iragarri du LABek.

Haren arabera, kutxetako zuzendariek eta Bilduk lortutako akordioa «onuragarria» da, pribatizazioari ateak ixten dizkiolako eta gizarte ekintza bermatzen duelako. Langileek negoziazio esparrua erabakitzeko aukera izango zutela ere agindu zuten. Azken puntu hori, ordea, oraindik zehazteke dagoela dio LABek, eta horregatik abstenituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.