LAB sindikatua izan da Jaurlaritzak eginiko bilera proposamenari erantzuten azkena. LABek baietza eman dio gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakalaren inguruan bihar egingo den bileran parte hartzeari, eta UGT, CCOO eta Confebaskekin izango da.
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eman du berria. Halere, bilera «oportunista» dela salatu du, eta «argazkia bakarrik» duela helburu.
LABek bere proposamenak aurkeztuko dituela azaldu du Aranburuk. Etzi, berriz, soldata berdintasunaren aldeko nazioarteko egunarekin batera, enpresetan sexuen arteko soldata diskriminazioaren inguruko ikerketak egiteko eskatuko du sindikatuak.
LAB bileran izango da, oportunistatzat jo duen arren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu