LAB: «Lopezek jada mugatu du fiskalitatearen erreforma»

2011ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
LABen irudiko «harrigarria» da Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak zerga sistemaren erreforman lidergoa hartu nahi izatea, «ez duelako eskumenik». Dena den, ekimena zerga sistemari buruzko eztabaidari ekiteko «aukera ona» izan daitekeela uste du. Sindikatuak ondareen gaineko zerga berrezartzeko eta enpresei sozietate zergan egiten zaizkien murrizketak kentzeko eskatu du, besteak beste. LABen arabera, Lopezek jada «mugak» jarri dizkio erreformari, lan errenten eta kapital errenten trataera ezberdina mantendu nahi duelako eta zerga tasak ez dituelako igo nahi. Era berean, azaldu du zerga iruzurraren aurkako borroka ezin dela zigor batzuk jartzea bakarrik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.