Lan gatazkak

LABek 73 akordio sinatu ditu industrian, eta 41 enpresetan lanuzteak egin

Garbiñe Aranbururen arabera, “sindikalgintza gero eta beharrezkoagoa da” sistemak sindikatuak negoziazio kolektiboaren “muga estuetako” mahaietan nahi dituelako

jarraia159054.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko azaroaren 8a
14:49
Entzun

Azken hilabeteetan industria arloan 73 sinatu ditu LAB sindikatuak. “Eredu sindikala berritzea erabaki genuen, eta aitzindariak izan gara sindikalgintzan horrelako eztabaida bat egiten”. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak eredu aldaketa horri lotu dio sinatutako akordio horiek, eta horretarako tresna zein izan den ere argi utzi du: greba. 41 lanuzte eta greba egin dituzte azken hilabeteetan, eta akordioak lortzeko gatazkak “oinarrizkoak” direla azaldu du. “Sistemak negoziazio kolektiboetako muga estuetan eta elkarrizketa sozialetako mahai antzuetan nahi ditu sindikatuak”, baina sindikatua kontraboterean berresten dela nabarmendu du sindikatuko arduradunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.