Ekonomia

LABek "aldaketa politikoa" gauzatzeko parte hartzeko eskatu die langileei

Maiatzaren Lehenean manifestazio nagusia Iruñean egingo du.

2008ko apirilaren 24a
17:26
Entzun
Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak "gaurko esparru juridiko-politikoa aldatzeko prozesuan" parte hartzeko dei egin die langileek, "gaurkoa agortua dagoelako". Maiatzaren Leheneko ospakizuna aurkezteko agerraldian egin die eskaera hori Diezek, Bilbon. Aldaketa politikoa ez ezik, soziala ere aldarrikatu du sindikatuak.

Langileok aldaketa eragin. Gora Euskal Herri gorria lelopean, manifestazio nagusia Iruñean egingo du LABek maiatzaren 1ean, eta Baionan ere izango da.

"Eskubide indibidual eta kolektibo denak" jasoko lituzkeen aldaketa hori PSOEk "geratu" egin nahi du, LABeko idazkari nagusiaren arabera.

Azken urteetan egondako hazkunde ekonomikoarekin langileen eskubideak ez direla indartu nabarmendu du Diezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.