Urte politikoa hasi da Frantzian, eta sindikatuak prest dira Macronen erreformen kontra protesta egiteko. LAB sindikatuak deialdia zabaldu du irailaren 10eko mobilizazioarentzat, jakinaraziz, besteak beste, AKM, CGT, Solidarioak, Frantzia Intsumisoa, Europa Ekologia eta NPA alderdiaren euskal adarrarekin bat egiten dutela “fronte sozial” beraren baitan.
Macronek bere agintaldia markatuko duten erreformei ekin die. Lan Legearen erreformarekin hasiko da, eta zergekin eta langabezia sariekin jarraituko du. Segurtasunaren legea uztailaren 18an onartu zuten Frantziako Senatuan, moldaketa batzuekin, eta, salbuespen egoeratik ateratzeko xedez, "terrorismoaren kontrako ahalmen gehiago eman nahi dizkio estatuari", legeak berak dioenez.
Heldu den irailaren 12an, berriz, Macron legearen aurkako manifestaldia eginen da Baionan, 10:30ean, geltoki aitzinetik abiaturik. Bi mobilizazioetarako deialdiak kolektiboa osatzen duten eragileek zabaldu dituzte.