Gipuzkoako Foru Aldundiak Bide Berri elkartearen bost harrera etxe ixteko hartutako erabakiaren ondotik, LAB sindikatuak gaur salatu du Bide Berrik diru publikoaz "kudeaketa kaskarra" egin duela eta aldundiak kudeaketaren gainean ez duela izan behar adinako kontrolik.
Hori dela eta, LABek eskatu du langile guztiak "subrogatu" behar direla, hitzarmena betez. Horrekin batera, pribatizatu diren gizarte zerbitzu guztiak itzultzeko eskatu du sindikatuak, eta horren erabiltzaileei kalitateko zerbitzua bermatzeko.
Bost etxe horietan bizi diren 35 adingabeak beste etxe batzuetara aldatuko dituzte.